2015(e)ko urriaren 18(a), igandea

ZERTARAKO ESKOLAK XXI. MENDEAN?

ZERTARAKO ESKOLAK XXI. MENDEAN?





Ane Bayón, Laura Carbajo, Leire Galín, Celia Gonzalez eta Haidee Fernandez
Magisteritzako Eskola



SARRERA

Eskola ezagutzak irakasten diren ikaslez eta irakaslez osatutako erakundea da, non ikasleak hainbat irakasgai dituzte –irakasleak irakatsita­- ikasleak arlo ezberdinetan hezitzea helburu dutenak. Lehenengo eskolak K.a. 2000 urtean sortu ziren; hori dela eta, betidanik garrantzi handia izan dutela esan dezakegu, baina, ba al dakizu zergatik?

Ez ditugulako bakarrik oinarrizko ezagutzak ikasten (matematikak, ingurunea, ingelesa…) ezinbestekoak direnak unibertsitatera edo beste ikasketa batzuk hastean euskarri gisa jokatzeko, baizik eta hainbat balore ere barneratzen ditugulako: intolerantziaren eta diskriminazioaren kontra borrokatzea edo besteak errespetatzea besteak beste, batzuk balio hauek etxean soilik ikasten direla pentsatu arren.

Arlo sozialengandik asko ikas dezakegu ere. Umeak txikiak direnean kostata erlazionatzen dira haren kontrako sexuko haurrekin. Beraz, eskolek guztiak batera egotera, jostailuak konpartitzera eta jolastera irakasten diete; horrela, neska-mutilen arteko harremanak sendotzen dira txikitatik. Gainera, 3 eta 12 adin tartean, umeek sakonki ikasten dituzte kontzeptuak, gazteagoak garenean oroimenean hobeto geratzen zaizkigulako edukiak.

Antzinako eskolak gaur egungokoekin konparatuz esan dezakegu tradizionalagoak zirela, esate baterako, eskola batzuk barnetegiak ziren eta gehienak erlijiosoak ziren, sexu bakarreko eskolak nagusitzen ziren eta hezkuntza sistema oso zorrotza zen.

Gaur egungo eskola aldaketa ugari pairatu ditu, erlijioa eskoletan garrantzia galtzen ari da, ikasleak aukera gehiago dituzte klaseetan parte hartzeko eta haien iritzia azaleratzeko. Egoera zein den ikusita, eskola, gizartean funtzio garrantzitsu bat betetzen du.

Azkenik, hau guztia laburbilduz, ziurtasunez esan dezakegu eskola ezinbestekoa dela edozein adinetan eta gure gizartean bizi ahal izateko balio digu, haietan hainbat gaitaz irakasten digutelako eta bizitzan izan behar ditugun ezinbesteko baloreak barneratzen ditugulako. Horra joatea gustuko ez badugu ere, behar-beharrezkoa da eta aukera hau ezin dugu galdu, badirelako ume asko arazo ekonomiko, sozial edota kulturalengatik ezin dutela joan, eta etorkizunean, ez dira ikasketak dituzten umeek izango, honekin batera, ez dute hainbeste aukera edukiko, hain kualifikatuak egongo ez direlako.









GORPUTZA ETA ARGUDIAKETA

Lehentasuna ikasleen sozializazioan ala ikasketa akademikoan

Sozializazioa jaiotzean hasten da, gizarte arauak eta balioak barneratzean datza, hau da, jendea gizarte eta kultura zehatz batean bizitzeko prestakuntza bidea da. Sozializazioak hainbat ezaugarri dauzka. Lehenik eta behin aurretik aipatutako balioak eta arauak identifikatu eta barneratu behar dira. Prozesu hau jarraia da, etengabeko bidea amaierarik gabekoa. Formala eta ezinbestekoa delaesan daiteke, bizitza irakaslea delako eta gizarte bat osatzeko oinarrizkoa. Termino hau barneratzean kontrol soziala gutxituko da.

Gaur egun, ikasleen sozializazioa garrantzi handia dauka hezkuntzan, heziketaren  atal bat delako. Lehen aipatu denez, sozializazioa jaiotzatik hasten den prozesua da eta eskola lehen sozializazioaren oinarrizko lekua da. Ikasleen sozializazioa  prozesu informalaren bitartez ikasten da; ez horrenbeste ikaskuntza formalaren bidez --> "Zer ikusi, hura ikasi".

Haur Hezkuntzako zenbait eskoletan metodologiaren barnean sozializazioa ikus daiteke, besteekiko elkarrekintzak bultzatzen dituen metodologia. Domingo Bados Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoan, adibidez.

Euskarazko sozializazioan 3 oinarrizko elementu hartzen dute parte: eskola, komunitatea eta familia, hirurak elkarlotuak. Helburua umeek euskararen esposiziorik altuena izatea izan behar da.

Eskola sozializazio-agente esplizitua da, zalantzarik gabe, hein batean irakaslearengan pertsonalizatua, funtzio barneratzaile bat betetzen baitu, eta beste hein batean zehaztugabea, curriculumaren bidez baitu eragina.

Soziologia hezkuntzaz arduratzen da sozializazio-prozesua den aldetik, estatusa ematen duen elementua den aldetik, desberdin banatutako ondasun soziokulturala den aldetik... Zenbait pedagogok azpimarratzen du, gainera, hezkuntzak sozioalizazioa baino zerbait gehiago izan behar duela. Horrela adierazi nahi dute pertsona kritikoen, sortzaileen eta autonomoen prestakuntza ez dela alde batera utzi behar.

Ikasketa akademikoek berezko garrantzia dute, formakuntza profesional bat bereganatzean oinarritzen direlako. Gizarte honetan lana eskuratzeko eta profesional bat bilakatzeko oinarrizko jakintza batzuk beharrezkoak dira. Bizitzan zehar eskuratzen ditugun ikasketa akademikoak justifikatuta geratzen dira tituluen bidez.

Sareko mundu konplexu eta globalean, ikastea funtsezkoa da; izan ere, pertsonaren garapen osoan laguntzen du, proiekzio soziala eta profesionala bideratzen du eta enplegagarritasuna sustatzen du.

Ikasteko gaitasunak pertsona bakoitzaren eta lurraldeen aldaketarako eta berrikuntzarako potentziala erakusten du.
Ikasten dutenak pertsonak dira eta prozesu horretan sortutako erlazioan sortzen da gizartearen ezagutza. Ikasi egiten duen gizartea da etorkizuneko belaunaldietako pertsonen ikaskuntzarako oinarria.

Hortaz pertsonek eta lurraldeek etorkizunean eboluzionatzen jarraitzeko ikasketa akademikoak eskuratzen dituzte.

Aurreko guztia kontuan izanda, ikasleen sozializazioa eta ikasketa akademikoak garrantzi berekoak dira elementu osagarriak direlako umeen heziketa on bat lortzeko.










Ikasten trabak topatzen dituzten ikasleei berebiziko laguntza ematea ala ikasleen bikaintasuna garatzea.

Eskolan matrikulatzen de ikasle bakoitza deberdina da, bakoitzak bere gaitasunak ditu. Agian batzuk hobeak dira matematiketan eta beste batzuk hizkuntzetan edo arte plastikoetan, baina hori ez da arrazoi nahikoa atzean usteko edo baztertzeko. Haurrak ikasle diren unetik eskubide berdinak dituzte eta denak dira berdinak legearen aurrean.
Gaur egun, irakasle batzuk garrantzia gehiago eta arreta gehiago ematen diete ikasle azkarrei eta besteak, gainontzeko ikasleak alde batera uzten dituzte. Horregatik, ikasle batzuk baztertuta sentitzen dira eta kasu batzuetan eskola uzten dute. Horrelako kasuetan, ikasle azkarrak ondo sentitzen dira, nahi duten arreta guztia jasotzen dutelako irakasleengan, hauek beste ikasleei ez dietelako kasurik egiten. Honen arrazoi nagusia bikaintasuna lortzea da, ezarrita dagoen lege organikoak, hori bilatzen baitu. Honen ondorioz, ikasleen arteko konpetentzia sortzen da, horretarako prest egon behar garelako dagoen sistema politiko eta ekonomikoa kontuan hartuz.
Ikasle guztiek eskubide berdinak izan behar dituzte. Eskolaren helburuetako bat haurrak dituzten gaitasunak garatzea da eta hori ez bada betetzen, haurrak ezingo du bere bizitzan aurrera pausorik eman. Horregatik ikasle guztiei berebiziko laguntza eman behar zaie.
Ikasle batzuk gauzak lehenengoan edo azkarraho ulertuko dituzte, horrek talde-lana bultzatu ahalko zuen. Aurreratuago doazen ikasleak, zailtasunak aurkitzen dituztenei laguntza eskaitzeko gai izango ziren, modu horretan sozializazio prozesua ere gertatzen da eta bazertua izatearen pentsamendua ez da egongo.








Umeen heziketaren ardura nagusia estatuarena ala familiena. Bien papera argitu

FAMILIAK;
Gaur egungo gizartean, familia heziketaren nukleoa da. Familiaren heziketaren historian egon dira gora beherako uneak. Umeen heziketaren oinarri funtsezkoa familia da. Familia heziketaren lehengo erakundea primitiboena izan zen, geroago beste familia motak agertu ziren. Familien heziketa existitu egin da beste kultura guztietan era batera ala bestera.
Baina egia esan umeek jasotzen dituzten lehengo heziketa familiarena izaten da. Familiaren heziketa garrantzi handia dauka. Ume bat jaiotzen denetik lehengo heziketa gurasoetatik dator. Familia guztiak ez daukate teknika berdina bere umeei hezitzeko, bakoitzak bere era dauka. Alde batetik, familia gehienek bere umeei estatuaren eskoletara eramaten dituzte pentsatzen dutelako han bere seme-alabek heziketa ona izango dutela baina bestaldetik, badaude beste familia bere etxeetan bertan heziketa berdina lantzen dutenak, hau da, homeschooling. Baina badago jende pilo bigarren teknika hau kritikatzen dutenak.
Homeschooling gure seme alabak hezitzeko bide ezberdinak aurkezten dizkigun
Irakaskuntza unibertsala eta derrigorrezkoaren ondoren, herrialde garatuetan beste irakaskuntza mota bat sortu da: familiek euren seme-alaben heziketa beren gain hartzea erabakitzen dute, modu arduratsuan eta etxean bertan. Eskola etxean, familian ikasi, familiako heziketa, etxeko heziketa, etxean ikasi, eskolarik gabe hezi, homeschooling, unschooling, learning otherwise... modu askotara deitzen zaio. Ez da eredu hobea edo txarragoa, beste alternatiba bat gehiago baizik. Batzuentzat egokiagoa izango da, eta beste batzuentzat ez. Izan ere, etxean irakasteak baldintza batzuk eskatzen ditu, eta horiek eduki ezean, hobe eskolara joatea. Horrez gain, legeak eta inguruak ere ez dute asko laguntzen hainbat herrialdetan.
Etxean hezteak zera esan nahi du: seme-alaben heziketaren kargu egitea modu integralean, bai ezagutzak eta abilidadeak hartzeko, bai balioak eta printzipioak transmititzeko, eta beraz, funtzio horiek ez uztea inongo heziketa instituzioren esku.

Zergatik aukera hau?
Aldaketa sakonak bizitzen ari garen unean bizi gara, eta inguruneak balioak transmititzeko zuen funtzioa galdu egin duela iruditzen zaie. Eskola, ostera, gaindituta dago curriculum hezigarria eskaintzeko beharrarekin, eta “ezkutuko curriculumeko” hezitzaileak falta dira. Gauzak horrela, eskolak ezin dituela berme guztiak eskaini uste dute, eta beraz, ez dagoela arrazoirik beste heziketa aukerak baztertzeko. “Guk, guraso eta tutore legalok, gure seme-alaben heziketaren erantzuleok, heziketa eredu batean sinesten dugu: aldakorra den munduan herritar arduratsuak izateko gaitasunak hartzeko aukera emango duen heziketa nahi dugu, gatazka pertsonalak kudeatzeko gai izan daitezela, eta gaur egun jasotzen dugun informazioa eta datu pila ulertzeko gai izan daitezela. Ez dugu uste pertsona guztiek bide beretik lortuko dutenik xede hori. Horregatik, etxean irakastea alternatiba baliagarria da gizarte heldu, plural eta benetan demokratikoan”. Bide hau hautatzen duten guztiek ez dituzte arrazoi berberak izaten, noski. Batzuek zio erlijioso edo ideologikoak izaten dituzte. Beste batzuek bide hau egokiago ikusten dute euren seme-alabek ezagutzak eta trebetasunak eskura ditzaten.

Nola irakasten dute etxean?
Irakasteko metodoak askotarikoak dira, eta gurasoen esku egoten da. Batzuek curriculum ofiziala jarraitzen dute. Beste batzuek erreferentziatzat hartzen dute berau, baina seme-alabek gai zehatz batzuekiko duten interesari ematen diote lehentasuna eta modu erakargarriagoan lantzen dute. Beste familia batzuek haurraren kuriositate naturalaz baliatzen dira eta ez dute inolako curriculum ofizialik jarraitzen.
Legezkoa den ala ez hitz egiten badugu, erantzun ezberdinak izan ditzakegu herrialde bakoitzaren arabera. Alemanian adibidez etxeko irakaskuntza ilegala da, Euskal Herrikoa ordea etxean irakastea legeztatuta dago Ipar Euskal Herrian zehazki.
Kezka iturri nagusiak izan ohi dira batez ere honako hauek: ea formazio berezia izan behar dutela gurasoek, ea norbaiti esan behar dio umea etxean geratzekotan…

ESTATUA:
Historian zehar ikusi dugunaren arabera, umeak nola hezitzen diren aldatzen joan da.
Gure aitona-amonei galdetzen badiegu haien esperientziaz eskolan esango digute, ia ez zirela eskolara joan lan egin behar zutelako familiari laguntzeko edo oso denbora gutxi pasa zutela eskolan diru faltagatik. Esan ahal digute ere, familia ekonomikoki ondo bazegoen eskolan egon zirela baina urte batzuk bete zituztenean ezkondu egin behar zirela eta eskola utzi zuten. Gehiengo bat haien izen-abizenak idazten badakite eta irakurtzen. Beste gutxiengo bat, sozialki pozizio altuago batean egongo balira Unibertsitatera joan ziren.
Hezkuntzaren arazoak direla eta, eredu berriak sortu egin dira eta homeschooling horren adibide adierzkorrena da. Baina zertan datza eredu berri hau? Erraza da, irakasle batek egiten duen lana eskola batean hainbat ikasleekin baina desberdintasun betekin, gurasoak dira irakasleak eta eskola izan beharrean etxean edo liburutegi batean egiten da lan.

Hezkuntza Estatuaren partetik eskolak eskaintzen ditu, eskola edo ikastetxea ezaguerak irakatsi eta ikasten diren erakundea da, non irakasleek ikasleei irakatsi eta ikasleek ikasi egiten duten. Eskolaren barruan irakasleak aurkitzen dira. Irakasleen eredua oso garrantzitsua da umeentzako, laguna bakarrik ez delako baizik eta laguntza ematen dio umeari jarraibide onetatik joateko. Gainera profesional kualifikatua da eta hortaz umearen beharrak eta zailtasunak asetzeko kapaza izango da. Horrekin batera, klasekideak aurkituko ditu eta hauetan ere lagunak. Umeak txikiak direnean imitazioaren bitartez ikasten dute eta ikaskideen ideiak eta bizigarriak desberdinak eskainiko dizkiote umeari. Denboraren poderioz, 3 urteko umeak, bere gurasoekin duten mendekotasuna eta elkar loturak alde batera uzten hasiko da bere bizitza taldean hazten den bezain pronto. Bestalde, eskolara joateko orduak eta ordutegi finko bat izatearekin umeak denboran eta espazioan ikasiko dute bere burua kokatzen. Horrela ohitura berriak jakinarasiko dute barneratu arte. Eskola bertan behera uzten dutela oso garaiz da gaur egungo gizartean dagoen arazo nagusiena. Espainan % 24.9 da eta Europar Batasuneko tasa altuenetarikoa da. Baina eskola uztearen zergatiak dezberdinak izan daitezke kasu bakoitzean, hauek dira batzuk: ikasle bakoitzaren zailtasunak ikasteko, hezkuntza sistemaren porrota, arazo sozioekonomikoak… Batzuetan, arazoa ikasleen familian dago, ez dutela umeari askatasuna gauzak egiteko bere kabuz edo ez dutela bereziki hezkuntza balioztatzen eta ez dutelako umea sustatzen. Horretarako, José Luis Garcia Garrido, Academia Europea de Ciencias y Artes-eko kidea eta ktedraduna UNED-eko Educación Comparada e Internacional, esaten duen moduan, hasi beharko zen umeen autonomia mesedegarri izan beharko litzateke. “Ningún aprendizaje es posible si el alumno no lo acepta de modo completamente autónomo, es decir, sin imposición alguna. Autonomía significa capacidad de darse normas a sí mismo. Desde que nace, el ser humano se impone la norma de aprender, y todo lo que aprende viene marcado por ese deseo. La cuestión fundamental está en poner ante su mirada aquellas cosas que vale la pena aprender, así como evitar que escoja las que no valen la pena e incluso las que podrían resultarle dañinas”.

Eskola batean bakarrik ez dira materia zehatzak irakasten, hala nola; matematikak, lenguaia, musika, historia, inguru, ingelesa edo euskara… ezinbesteko baloreak ere ikasten dira eta bidirekzionalak dira, hau da, ikasleek ikasi eta aplikatu jakin behar dute baina irakasleen eta eskola ere egin beharrekoa da; errespetua, duintasuna, askatasuna, zuzentasuna, erantzukizuna, ardura, zintzotasuna, berdintasuna, borondatea, solidaritatea…
Eskolak eskaintzen du baloreen barruan beste batzuk badaude ere halaber etikoak; umeen eginbeharrak eta eskubideak, gizabidekoak; gizarte baterako onak diren baloreak…
Horrenbestez, eskolak eskaintzen ditu aktibitate desberdinak: kirola, artistikoak, aisialdikoak, harremanak hobetzekoak… Hortaz aparte, eskolak ematen duen aukera beste ikasgai motak emateko ikusgarria da, adibidez; birziklatzen ikasi, iraundu, baratze batean lan egin haien elikagai naturalak ekoizteko edo bizitzan trebetazunez bizikide izan…







ONDORIOAK

Taldelan hau bukatzerakoan, ondorioztatzen dugu XXI.mendeko eskolaren garrantzia sustatzeko puntu garrantzitsu batzuk kontuan hartu behar direla.

Lan honen bidez, eskolara sartu bezain laster ume guztiak eskubide eta betebehar berdinak dituztela ohartu gara. Ikasgela batzuetan,  trebetasun gehiago duten ikasleei garrantzi handiagoa ematen diete, ahalmen gutxiagoko ikasleak alde batera utziz.
Ikasle guztiak berdinak direnaren baieztapenaz bideratuz eskolaren helburua haien
gaitasuna garatzea da, umeak bere bizitzan aurrepausuak emateko.

Ume batek etorkizunerako bizitzan ondo moldatzeko hainbat osagaien arteko erlazio on bat egon behar da,adibidez, eskola, familia, irakasleak, ikaskideak, estatua, sozializazio prozesua, ikasketa akademikoak….





BIBLIOGRAFIA

Taberner, J. (2009) 3.kap. Soziologia eta hezkuntza. (61,69,70) Euskal Herriko Unibertsitatea

Egela, Soziologiako apunteak (Hezkuntzaren soziologiaren oinarriak) 1.1 gaia. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://egela1516.ehu.eus/course/view.php?id=7659  

Euskal Soziololinguistika VI. Jardunaldia (2013). Euskara EAEko Hezkuntza sisteman: irakurketa soziologikoa. Honako webguna honetatik berreskuratuta: http://www.soziolinguistika.eus/files/05.%20I-AKI%20MART-NEZ%20DE%20LUNA.pdf

Domingo Bados ikastetxean egindako hezkuntza proiektua. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://ipolazti.educacion.navarra.es/index.php/eu/hezkuntzaproiektua.html

Rodriguezen, T. ( 2013-07-08). Zelan hobetu umeen euskarazko sozializazioa?. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://blogak.com/garaigoikoa/zelan-hobetu-umeen-euskarazko-sozializazioa

Ikasmina(Gipuzkoako foru aldundia) Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.ikasmina.net/paraQueAprender.php

Habernas (1996). Hik hasi (7.alea) Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.hikhasi.eus/artikulua/143

Peirats, J., Esnaola, G., (2015) Educatio siglo XXI. Argitaletexea: Digitalization of curriculum. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://revistas.um.es/educatio/article/view/1097113

González, V. El papel del colegio en la educación de los niños. Conmishijos. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.conmishijos.com/ninos/ninos-colegio/para-que-sirve-el-cole.html

(2007) Definición de colegio. DefiniciónABC. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.definicionabc.com/social/colegio.php

García, P. (2014- 09-18) Cuales son las causas del fracaso escolar. Como. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://educacion.uncomo.com/articulo/cuales-son-las-causas-del-fracaso-escolar-19512.html

(2009-11-07) Que valores humanos podemos enseñanar. Honako webgune honetatik berreskuratua.https://promovervalores.wordpress.com/category/valores-humanos/que-valores-podemos-ensenar-en-la-escuela/

(2014-01) Todos los valores. [Valores civicos] Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.valoresmorales.net/2014/01/valores-civicos/

(2014-01) Todos los valores. [Valores morales] Honako webgune honetatik berreskuratua:

González, B. ( 2013-08) Las primeras etapas escolares,las más importantes. Ser padres . Honako webgune honetatik berreskuratua:

Lege Organikoa, maiatzaren hirukoa, Hezkuntzari buruzkoa.Honako webgune honetatik berreskuratua:  http://zaharra.steilas.eus/dok/CAV/0-3/lep/legeak-partzuergo%20materiala/LOE%20euskaraz.pdf

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina